Alboka Musika Eskola: Bideoa - Video
HIZKUNTZA:

Alboka Musika Eskola

XXV URTEURRENA


Aurtengo ikasturtean, 19-20an, Alboka Musika Eskolak XXV urteurrena ospatuko duela adierazi nahi dizuegu.


Hau dela eta, ikasturtearen zehar hainbat ekitaldi prestatuko ditugu:


• Azaroaren 22an, Sta. Zezilia eguna, Ermuko Antzokian Txindurri dantza taldearekin batera, kontzertua izango dugu.

• Azaroaren 23an, larunbata, Ermuko kaleetatik pasakallea egingo dugu eta eguerdiko 2:30ean merkatu plazan, ikasle, ikasle ohi, irakasle eta familien elkar bazkaria.


Bazkari honetarako Musika eskolako idazkaritzan ticketak aurretik erosi beharko dira. Helduentzat 12 eurotan eta txikientzat 8 eurotan salgai.

Era berean, Alboka Eguna kontzertua, ekainaren 19an, aurten Ermuko plazan egingo dugula adierazi nahi dizuegu. Kontzertu honetan, izandako ikasleen laguntza eta beste berezitasunen bat izango dugu urteurren hau denon artean bizi eta alai, jaia ospa dezagun.