Alboka Musika Eskola: Bideoa - Video
HIZKUNTZA:

Alboka Musika Eskola

MARINA CAMERATA LIRICA

• Musika-zuzendaria: Mikhail Studionov
• Zuzendari artistikoa: Rodolfo Albero
• Antzezleak: Rodolfo Albero, Gema Scabal, Alberto Arrabal, Armando Del Hoyo, Helena Gallardo, Gonzalo Hortal y el Coro de Camerata Lírica

Urriaren 28a, 22:15ean Ermua Antzokian.

Marina zarzuela eder bat zen, Emilio Arrietaren musika eta Francisco Camprodónen liburuxka zituena. Gero opera bihurtu zen Miguel Ramos Carriónen liburuxkarekin.
Lloret de Marren kokatua, Jorge eta Marinaren arteko maitasun-irrika kontatzen du, guztiz maiteminduta baina elkarrekiko sentitzen duten maitasuna aitortu ezinik bizi direla. Bat-batean Pascual agertzen da, eta bera ere Marinaren bihotzera iritsi nahian, egoera interesgarria sortzen da, non bai Jorgek bai Marinak eta bai Pascualek berak, beraien bizitzari eman nahi dioten norabidea erabaki beharrean aurkitzen baitiren.