Alboka Musika Eskola: Bideoa - Video
HIZKUNTZA:

Alboka Musika Eskola

KONTU KONTARI


-Musikaria: Roberto Castro “Boti”
-Abeslaria: Sandra Fdez. Agirre
-Panpin eragileak: Itziar Fragua, Iñigo Eibar eta Marta Álvarez

Urriaren 22 a, 17:00etan Ermua Antzokian.

Kontukantarik oroimenean dauzkagun abestiak biltzen ditu, horiek reggea, rap edo blues-a bezalako erritmo desberdinekin emanez. Protagonista bihurtzen diren txotxongiloen laguntzarekin, Sandrak eta Botik betiko abestiak berrikusiko dituzte bidai honetan, txikiek ikasi eta nagusiek gogora ditzaten.
Eta honela, arratoitxoak itsasontzi batera igotzen ikusiko ditugu, Txonbo eta Ziku lanera joan nahi ez dutela, edota Nana eta Granu azokan txakur bat erosten.
Aukera paregabea musikaz eta txotxongiloen mundu magikoaz familia osoarekin gozatzeko.