Alboka Musika Eskola: Bideoa - Video
HIZKUNTZA:

Alboka Musika Eskola

STRADIVARIAS II

•Zuzendaria: Eduardo Ortega Egea
•Musikariak: Melissa Castillo, Isaac M. Paulet, Irene Rouco e Inma Pastor

Urriaren 21a, 22:15ean Ermua Antzokian.

Lau pertsonaia, lau emakume birtuoso, baina batez ere lau diva hauek agertokira igoko dira, eta bertan jelosiak, lilura, maltzurkeria, glamourra eta lehertu arteko umorea musikarekin nahastuz, emanaldi ahaztezina eskainiko digute.
Lau Diva hauek Schubert eta Police-kin, Beethoven eta Stevie Wonderrekin, Rossini eta Queenekin, Pergolesi eta The Plattersekin ausartzen dira, kopla eta bluesa, rocka eta soula, barrokoa eta popa elkartzen dituzte emanaldi berean, kantatzeaz, dantzatzeaz eta kako-mako bihurriz eta ezohiko trebetasunez ikus-entzuleak liluratzeaz gain.