Alboka Musika Eskola: Argazki bildumak - Albunes de fotos
HIZKUNTZA:

Alboka Musika Eskola

GAZTETASUNA


Gaztetasuna eta garbitasuna
dute laguntzat zoriontasuna.
Zuzenak diralako
gure buruko asmoak,
arpegian barria
barruan, berriz,
bihotz alaia
ipintzen digu Jainkoak.
Tran la ra la ra la la tran la ra...
Euzkotarrak gera
bihotz- bihotzetik, maitatzen degula
geure ama Euzkadi.
Jaungoikua eta Lege Zaharra
Gora Euzkadi, Gora Euzkadi
bizi bedi beti!

Abestiaren inguruan

Gaia: kantu politikoa.
Bere gainekoak: ideologia nazionalistako lagun askok egun pasa eta senide arteko bazkari eta afarietan kale egin barik kantatzen zuten abestia da hauxe.
Berriemaileak: Miren Areitioaurtena (Ermua, 1921) eta Maria Bengoetxea (Ermua, 1906).
Abeslaria: Leire San Ildefonso.
Biltzaileak: Fernando Aranberri eta Estibalitz González.
Grabaketa: Alboka Musika Eskola.
Argazkia: Ostatuko Batzokiaren inaugurazioa (1933).