Alboka Musika Eskola: Argazki bildumak - Albunes de fotos
HIZKUNTZA:

Alboka Musika Eskola

BAT MATXIN PARRAT


Bat Matxin Parrat,
bi Matxin Ipurdi,
hiru kolkue bete diru,
lau saguzarrak jango ahal dau,
bost koskotien kosk,
sei korta bete behi,
zazpi korta bete azpi,
zortzi aska bete ontzi,
bedratzi katuai narrue eratzi,
hamar gure katuek mar-mar,
hamaika haga bete lukainka,
hamabi gure amak altzo bete madari.

Abestiaren inguruan

Gaia: ume-kantua.
Bere gainekoak: umetan ikasitako doinu gabeko errezitatua, han-hemenka letran aldaera desberdinak dituena.
Berriemaileak: Sebastiana Txurruka (Mallabia, 1934), Higinia Solozabal (Ziortza-Bolibar, 1936), Mari Luz Txurruka (Mallabia, 1937) eta Mari Karmen Urkidi (Mallabia, 1942).
Biltzaileak: Mertxe Agirre, Estibalitz González eta Felipe Zelaieta.
Argazkia: Sebastiana eta Mari Luz Txurruka ahizpak (1954).