Alboka Musika Eskola: Argazki bildumak - Albunes de fotos
HIZKUNTZA:

Alboka Musika Eskola

NESKA TXIKIA ZARA ZU


Neska txiki-txiki-txikia zera zu
ezpadezu jaten isil da gogotsu.
Neska haundi-haundi egin nahi badezu
dan-danetik asko jan behar dezu.
Zopatxuak eta babak bazkaritan
talo ta esne beroa afaritan.
Hau amatxondako,
hau aitatxondako,
hau umiandako.
O hazten dijoa
gure neskatoa!

Abestiaren inguruan

Gaia: ume-kantua
Bere gainekoak: Laborda abadearengandik ikasitako kantua, eskola-errekreoetan plazan batu ume guztiak eta abestiak eta jolasak erakusten zien donostiar harengandik. Neska zein mutil txikiei jaten laguntzeko ezin aproposagoa da. Mutila bada jaten edo jan nahiezka aurrean duguna, “gure mutikoa” esanez egokitu letra eta aurrera!
Berriemaileak: Maria Bengoetxea (Ermua, 1906), Agus Agirregomezkorta (Ermua, 1920), Elbire Agirregomezkorta (Ermua, 1926) eta Agurne Agirregomezkorta (Ermua, 1926).
Abeslaria: Estibalitz González.
Biltzaileak: Fernando Aranberri eta Estibalitz González.
Grabaketa: Alboka Musika Eskola.
Argazkia: Indalezio Ojanguren eibartar argazkilariakk erretratatutako adin desberdinetako neskatoak eskola-maistrarekin. Beronen eskumaldean eta ilun jantzita argazkiaren erdi-erdian, Maria Bengoetxea, kantu-emailetako bat (1920).