Alboka Musika Eskola: Argazki bildumak - Albunes de fotos
HIZKUNTZA:

Alboka Musika Eskola

AMA-ALABAK DAUDE DISKORDIAREKIN


Ama-alabak daude diskordiarekin,
esaten goaz nola nahi dubenak jakin.
Ezkontzen utzi nahi ez gustokuarekin,
ama ez nai jarriko zuk esanarekin!
Amak alaba nahi du txit ondo ikusi,
neketan diralako egin eta hasi.
Aplikatu nahi nuke zu non ondo bizi,
ez txorakeriarako ezkontzarik hasi.
Ezkondu bihar baden hartzan moduzkua,
ez horrela tunante dabiltzan modukua.
Jose hartu izanda bai zeukan dirua,
harekin egingo den nahi dezan moduan.
Tomas ezkondutzeko maiz ailegatzen zat,
ama mutil polita iduritutzen zait.
Txit kariño handia badauka neretzat
ta konformatzen gera biok alkarrentzat.

Abestiaren inguruan

Gaia: maitasun kantua.
Bere gainekoak: 1764ean jaiotako Fernando Bengoetxea bertsolari amezketarrak sortutakotzat eta berriemaileek 1898an jaiotako German Uriguen bertsolari eta koplagile ermuarrarengandik ikasi zutena.
Berriemaileak: Maria Bengoetxea (Ermua, 1906) eta Miren Areitioaurtena (Ermua, 1921).
Abeslaria: Estibalitz González
Biltzaileak: Fernando Aranberri eta Estibalitz González.
Grabaketa: Alboka Musika Eskola.
Argazkia: German Uriguen, Etxegiña kantuan (1968 urte ingurua).