Alboka Musika Eskola: Argazki bildumak - Albunes de fotos
HIZKUNTZA:

Alboka Musika Eskola

ARRE BURRO MANDAKO


Arre burro mandako
bixar Tolosarako,
etzi Pamplonarako.
Handik zer ekarriko?
Zapata eta gerriko!
Harek norentzako?
Lierrentzako asko-asko!
Aupa gora!

Abestiaren inguruan

Gaia: ume-kanta.
Bere gainekoak: etxeko giroan, amaren ahotik ikasitako kantua, umeari altzoan hartuta abestekoa. Jolasteko jarri belaun buruan txikia, norberari begira eta bi eskuetatik oratuta, kantuaren erritmora trostan erabiliz. “Handik zer ekarriko?” esaldia amaitzeaz batera, zabaldu bi hankak eta umeari apur bat hutsune horretan jausten utzi, “Aupa gora!” esan eta berriro belaun gainera ekarri arte.
Berriemailea: Duli Solozabal (Ermua, 1951).
Abeslaria: Estibalitz González.
Biltzaileak: Silvia Izarra eta Estibalitz González
Grabaketa: Alboka Musika Eskola.
Argazkia: astoa lotuta, bere asto-zareak aldean dituela, esne-partitzen edo ortuariak saltzen dagoen baserritarraren zain (1970 inguruan).