Alboka Musika Eskola: Argazki bildumak - Albunes de fotos
HIZKUNTZA:

Alboka Musika Eskola

ANGEL MARKANO JAUNA


Angel Markano jauna
degu pilotua,
gazte-gaztetatikan
estudiatua,
harek hartzen dabenian
martxa dire(k)tua
laister izango gera
Amerikatuak.
Txa txa txakatxatxa txa txa!
Guk ez degu izango
gauza hoberikan,
bixar ondo armosau
goixian-goixetikan,
ez degu eramango
barrutik hotzikan
bildur gabiaz juateko
laiñuaz goitikan.
Txa txa txakatxatxa txa txa!

Abestiaren inguruan

Gaia: aratusteak.
Bere gainekoak: Anbrosio Atxa eibartarrak 1929ko inauterietarako sortutako 12 estrofako bertso-sortaren arteko bi dira hauek. Isasi kaleko lokal baten aireplanoa egin zuten Ardurabakuen konpartsakoek eta bertsook ikasita kalerik kale ibili kantu-jiran. Ermura ere etorri ziren. Miren eta Luisa berriemaileen akorduz, hartan neskatotxoak, izara zuriekin apaindutako bizikleta moduko bati, errobera eta guztiko aireplano itxura eman eta kantari ibili ziren. Eibartarrek abestutako hamabietatik, bi estrofa horiek ikasiko zituzten bakarrik. Oskorri taldeak gerora “Markanokin Ameriketara” izenburupean zabalduko zituen.
Berriemaileak: Miren Areitioaurtena (Ermua, 1921), Luisa Egia (Ermua, 1921) eta Joseba Idigoras (Ermua, 1923).
Abeslaria: Estibalitz González.
Biltzaileak: Fernando Aranberri eta Estibalitz González.
Grabaketa: Alboka Musika Eskola.
Argazkia: kantuak aipatzen duen Angel Markano eibartarra, lagunekin batera aratusteetarako egindako aireplanoaren gidari (1929).