Alboka Musika Eskola: Argazki bildumak - Albunes de fotos
HIZKUNTZA:

Alboka Musika Eskola

ERREGIAK DATOZ


Erregiak datoz etxe honetara,
ikatza erosteko txanpon batena.
Ataiko atian oillar bi,
batak bestia dirudi,
etxe honetako etxekoandriak
Ama Birjiña dirudi.
Ama Birjiña, Ama Birjiña
zu zera zeruko erregiña.
Pra, pra, pra, pra...
pra, pra, pra, pra.
Gasparrek oillar bi,
Meltxorrek pelotak,
Baltasarrek zesto bat
gozoz beteta.
Galtzerdi ta soiñekuak
Jesusek bialduak,
Jesusen amak bialduko ditu
kopin eta pillu.
Gora erregiak, gora erregiak
zuek zarie gure atsegiñak.
Pra, pra, pra, pra...
pra, pra, pra, pra.

Abestiaren inguruan

Gaia: gabon kanta.
Bere gainekoak: urtarrilaren 6an abesten zen eta ilusio berberarekin edo gehiagorekin itxarongo zuten urruneko lurretatik zer ekarriko, izan oilarrak, pelotak edo gozoa. Jesus arduratuko zen galtzerdi eta soinekoz eta haren ama kopin eta abarroz.
Berriemaileak: Maria Bengoetxea (Ermua, 1906) eta Miren Areitioaurtena (Ermua, 1921).
Abeslaria: Estibalitz González.
Biltzaileak: Fernando Aranberri eta Estibalitz González.
Grabaketa: Alboka Musika Eskola.
Argazkia: hiru erregeak Zubiaurren, Probaleku parean, eguneko jirabuelta egiten ez hain umez inguratuta (1935). Ikusi Drogetenitturri 20. zk.