Alboka Musika Eskola: Argazki bildumak - Albunes de fotos
HIZKUNTZA:

Alboka Musika Eskola

TXIRRINTXON


Txirrintxon,
txirrintxon,
erreskara
kamiñon!
Txirrintxon,
txirrintxon,
erreskara
kamiñon!
Itxi begixak!

Abestiaren inguruan

Gaia: ume-kantua.
Bere gainekoak: korro bat osatuz lurrean jezarrita olgatzekoa. Jokalari bat tente dago, zapi edo harritxo bat eskuan eta korroaren inguruan bueltaka dabil, abestuaz batera. “Itxi begixak!” esan ostean, zapi edo harria jolas-kide baten atzean ipiniko du. Begiak zabaltzeko gonbitearekin, atzean duenak tentetu eta aurreneko laguna harrapatzen ahaleginduko da, hau berak utzitako lekuan jezarri aurretik. Harrapatu ezean, azken umeak jarraitzen du jolasa.
Berriemailea: Eva Zubizarreta (Ermua, 1956).
Abeslaria: Estibalitz González.
Biltzailea: Estibalitz González.
Grabaketa: Alboka Musika Eskola.
Argazkia: kantu-emailea, Amaia eta Marisol Txurruka lehengusinekin Bilbon (1966).