Alboka Musika Eskola: Argazki bildumak - Albunes de fotos
HIZKUNTZA:

Alboka Musika Eskola

AITXITXA ETA AMAMA


Aitxitxa eta amama
juan ziran mendira,
aizkoria galduta hasarratu ziran.
Aitxitxak amamari
kopetatik tira,
amamak aitxitxari
praketatik tira.
Tira eta tira,
txikituak eranda adiskiriatu ziran.

Abestiaren inguruan

Gaia: ume-kantua.
Bere gainekoak: abesti tradizionalen multzoko kantua, baina umeei abesteko erritmoarekin jasoa, txikia altzoan edo orkatila-buruan ipinita.
Berriemaileak: Maria Bengoetxea (Ermua, 1906) eta Irene Aldalur (Zaldibar, 1918).
Abeslaria: Estibalitz González.
Biltzaileak: Fernando Aranberri eta Estibalitz González.
Grabaketa: Alboka Musika Eskola.
Argazkia: praketatik eta kopetatik elkarri tira egiteko baino, umea altzoan dutela kanturako prestago (1897). Ikusi Drogetenitturri 255. zk.