Alboka Musika Eskola: Argazki bildumak - Albunes de fotos
HIZKUNTZA:

Alboka Musika Eskola

UDABERRIAN ABIATU NINTZAN


- Udaberrian abiatu nintzan
dama gazte bat bilatzen (2),
Atia kox-kox jo nion eta
ez ziraden erantzuten (2).
- Errespuesta hartu eta gero,
gaztia zer nahi zenduke? (2).
- Zure gustua horrelan bada,
biok lo egingo genduke (2).
- Aita guria tabernan dago,
ama berriz sukaldian (2).
- Hamen ataian egongo gera
haiek lotara artian (2).
- Hor ataian hotza egiten du,
hotzitu egingo gera (2).
- Nere mantia zabaltzen badet
biok tapatuko gera (2).
- Zuk ere tira nik ere tira
apurtu eingo genduke (2).
- Gure herrian mantak badaude
berriak diruan truke (2).
- Atia dago tirri eta tarra
txakurra berriz zaunkaka (2).
- Atiarena nik egingo det
txakurra norek isildu? (2).
- Nik txakur hori isildutzeko
eper bizia bialdu (2).
- Eper bizia harrapatzeko
mutil mantsoa zera zu (2).
Tranla lara la la la la la la lalarala lalai…

Abestiaren inguruan

Gaia: maitasun kantua.
Bere gainekoak: Arrate Irratiko “Kantuz eta kontuz” irratsaioko ohiko partaidea zen Juan Astarloa, Juan Betiondo berriemailea eta, maitasun edo hobeto esanda korteatze abesti hau bertan kantatuko zuen sarritan.
Berriemailea: Juan Astarloa (Mallabia, 1905).
Abeslaria: Estibalitz González.
Biltzailea: Bea Ugena.
Grabaketa: Alboka Musika Eskola.
Argazkia: Juan Astarloa, bere lobek oparitutako panderoa eskuetan duela, kanturako prest (1985).