Alboka Musika Eskola: Argazki bildumak - Albunes de fotos
HIZKUNTZA:

Alboka Musika Eskola

ELORRIXOTIK


Elorrixotik etorri jakun
mutil bat kuriosua,
hartz jantzitxa
hamen daukau
Pepito ideltserua.
¡María, no quiero!
¡María, no quiero!
Batzen badou
erangou gero!

Abestiaren inguruan

Gaia: aratusteak.
Bere gainekoak: gerra ostean debekatu zuten arte, koko janztearena ohikoa zen herriko gazteen artean eta, kantuak argitzen digun bezala, kantu-eskean irtetzeko ardi-narruekin mozorrotu zenik ere egon zen.
Berriemaileak: Irene Aldalur (Zaldibar, 1918), Miren Areitioaurtena (Ermua, 1921) eta Joseba Idigoras (Ermua, 1923).
Abeslaria: Estibalitz González.
Aipamena: Ermua eta Eitzako Euskara 170 or.
Biltzaileak: Fernando Aranberri eta Estibalitz González.
Grabaketa: Alboka Musika Eskola.
Argazkia: irudiaren erdi-erdian, hartz jantzita Honorato Olañeta. Abestiak aipatzen duen Pepito igeltsero elorriarra beste urteren baten mozorrotu zen itxura denez(1934).
Ikusi https://www.ermua.es/pags/album/eu_album_f.asp?id=187