Alboka Musika Eskola: Argazki bildumak - Albunes de fotos
HIZKUNTZA:

Alboka Musika Eskola

TXALO PIN TXALO


Txalo pin txalo
txalo ta txalo,
katutxua mizpillan
gaiñian dago.
Badago bego,
bego badago,
zapatatxu barrixeri
begira dago!
Txalo!

Abestiaren inguruan

Gaia: ume-kanta.
Bere gainekoak: txaloak joten ikasteko kantutxoa, melodia eta berba batzuetan hainbat aldaera dituena han hemenka zabalduta. Umea txikia denean erritmo lasaian abesten da; txaloak joten ikasten doan neurrian, arinduaz joango da.
Berriemaileak: Maria Bengoetxea (Ermua, 1906), Agus Agirregomezkorta (Ermua, 1920), Agurne Agirregomezkorta (Ermua, 1923) eta Miren Edurne Elejondo (Ermua, 1953).
Abeslaria: Estibalitz González.
Biltzaileak: Fernando Aranberri eta Estibalitz González.
Grabaketa: Alboka Musika Eskola.
Argazkia: kantu berriemailetako bat, Agus Agirregomezkorta, bere biloba Peio Azkoaga altzoan duela (1987).