Alboka Musika Eskola: Argazki bildumak - Albunes de fotos
HIZKUNTZA:

Alboka Musika Eskola

NIK IKUSI NITUAN


Nik ikusi nituan,
San Juan gabian,
Txomin eta Bartolo
tabernako atian.
Hormia zalakuan
batak besteari,
txiz eitxen zion
zar-zar
praketan alkarri!

Abestiaren inguruan

Gaia: erronda kantua.
Bere gainekoak: lagun artean, ardo dezente edanda, txispatuta… ikustekoak izango ziren abestiko lagun protagonista biak, elkarri txiza egiten! Kopla barregarri hauek hedatu samar daude eta, akordura etorrita, edozein egoeratan abestu daitezke.
Berriemaileak: Maria Bengoetxea (Ermua, 1906) eta Miren Areitioaurtena (Ermua, 1921) .
Abeslaria: Estibalitz González.
Biltzaileak: Fernando Aranberri eta Estibalitz González.
Grabaketa: Alboka Musika Eskola.
Argazkia: Eibarko San Juanetan, koadrila alaian (1951). Ikusi Drogetenitturri 206. zkia.