Atxia motxia konelipan geure semia errotan. Errotara ninoiala, topadu neban asto bat. Kendu neutsan buztan bat,ipini neutsan beste bat. Errota txikixak errota nausixak,errota txikixak errota nausixakerrota txikixak errota nausixak... klin klan! |
Abestiaren inguruanGaia: ume kantua.Bere gainekoak: umearen atzamar puntak kolpatuz abesten da eta hark eskua erretiratu barik eutsi behar dio; azken klan! esateaz batera, kolpatua izan behar zen atzamarra ahora sartu behar du, jolas-gidari edo “amaren†koska txikiak saihestuz. Hedapen zabal eta aldaera ugariko kantu-jolasa, Resurrección MarÃa de Azkuek bere Cancionero popular vascon jasotakoa; folklorista lekeitiarrak Benita Zarandonari batutakoa argitaratu zuen lanaren lehen bilduman.Berriemaileak: Benita Zarandona (Ermua,1865) eta Maria Larruskain (Ziortza-Bolibar, 1904).Abeslaria: Estibalitz González.Biltzaileak: Fernando Aranberri eta Estibalitz González.Grabaketa: Alboka Musika Eskola.Argazkia: Maria Larruskain, berriemailetako bat, asto gainean, errotara zihoala baino azokatik zetorrela (1966). |