Alboka Musika Eskola: Argazki bildumak - Albunes de fotos
HIZKUNTZA:

Alboka Musika Eskola

GURE AMAMA


Gure amama, gure amama,
gure amama ganbaran dago
kartetako jokuan,
barriro bere, barriro bere
barriro bere egongo dira artatxorixak soluan.
Turan turan turan
panparreria bagenduan jajai!
Turan turan turan
panparreria bagenduan.
Ia ia ia ia
neskazaharraren fantasia,
hartzen bajonat ilintzia
berotukonat eperdia.
Erramillete erramillete
Santurtze, Bilbao, Portugalete.
Altza gerria,
date la vuelta Maria! Ja jai!
Altza gerria,
date la vuelta Maria!
Turan turan turan
panparreria bagenduan jajai!
Turan turan turan
panparreria bagenduan.

Abestiaren inguruan

Gaia: erronda-kantua.
Bere gainekoak: lagun artean batu estaziñoko iturrian edo Ziarreko bueltan eta arratsalde pasarako herriko gaztediak sarritan abestutako kantua. Aldaerei erreparatuta, amama karteteko “gogoan” edo “jokoan” topatu dugu eta “altza gerria” horren lekuan, “dantza berria”.
Berriemaileak: , Maria Bengoetxea (Ermua, 1906) eta Mª Luisa Urreta (Ermua, 1920)Miren Areitioaurtena (Ermua, 1921).
Abeslaria: Estibalitz González.
Aipamena: https://ahotsak.eus/ermua/pasarteak/erm-173-033/
Biltzaileak: Fernando Aranberri eta Estibalitz González.
Grabaketa: Alboka Musika Eskola.
Argazkia: plazan, Zezen egunean andra taldea, bapo bazkalduta eta karta-jokorako gogoz haren baten (1965). Ikusi Drogetenitturri 198. zkia.