Patxi Urkoko etorri jakunlehengo egunian esatenanimali bat han ebilelabazter guztiak apurtutzen.Eskopetekin hara juatekopizti hori harrapatzen,inguru hartako baserritarrak ez ebela lorik egiten.Hara juan giñen aldra ederrazer ote zan hori ikusten. | Baso baltz eta Urko errekakosastrak genduzan jorratu,baiña guk ezin izan genduan animalirik bilatu.Soiñeko arropak apurtu arteaurrera genduan jarraitu.Non uste dozu, adiskidia, egin genduala aurkitu?Mañako lezan sartuta euanhantxe egin genduan hartu! | Animali hau ez dakiguladan hartza ala basurdea,basamortuan honek pasau dauegarria eta gosia.Begiratuta beronek daukaerrukarrizko plantia,beroni jaten emotiarreneskatzen dogu limosnia.Erruki zaitez jende txit ona,kendu daiogun gosia! |
Animali hau atxiki bat daguk diru pixkat batzeko,horren kontura gaur arratsianjan da edan ondo egiteko.Borondaterik baldin baduzujendiak guri emoteko,zure nagiak atara eizuzdozuzan sosak askatzeko.Poltsa hau betez bagoaz eta heldu da ordua afaltzeko! | Maria Txindurriri eskerrakgabiltza danok kantuan,bere aitatxok egin ebazanbertsuak doguz goguan.Nahiz ta urtiak pasatu diranhaizeak ez dauz eruan,horretarako danok baterahasi gaitezen ba kantuan,ia ganoraz ospatzen dogunHartza eguna Ermuan. | Honenbestian amaitutzen daaurtengo gure ekina,ahotsa ere urratu samardanok daukagu, jakina!Hurrengo baten egin biharkodogu berriz be ahalegina,ia urtero ez dan izatenlagun kuadrilla bardina,ohitura zahar hau desagertzialitzake penarik haundiña! |
Abestiaren inguruanGaia: aratusteak.Bere gainekoak: Gillermo Bengoetxea, Txindurri bertsolariak 1934an sortutako kopla sorta, kalez kale dirua eskatzeko tuberkulosisak gaixotutako gazte batentzat. 1989an berreskuratu, gerora Deba Beheko Bertso Eskolak azken bi ahapaldiak gehitu eta gaur egun aratuste barikuan abesten dira kantu-jiran.Berriemaileak: Maria Bengoetxea (Ermua, 1906) eta Miren Areitioaurtena (Ermua, 1921)-Abeslariak: Alboka Musika Eskolako Gazte Abesbatza.Aipamenak: Drogetenitturri 1., 2., 32., 55., 109., 132., 133., 153., 175. eta 220. zkiak.Ermua eta Eitzako Euskara193-194 orr.Ermuan Kantuan 71. zkia.https://www.ermua.es/pags/noticias/archivos/2009/20090219/hartza_eguna_09.pdfhttps://ahotsak.eus/ermua/pasarteak/erm-002-012/Biltzaileak: Fernando Aranberri eta Estibalitz González.Grabaketa: Alboka Musika Eskola.Argazkia: gazte taldea koko jantzita, hartzez mozorrotutakoa tartean dutela (1934). |