Alboka Musika Eskola: Argazki bildumak - Albunes de fotos
HIZKUNTZA:

Alboka Musika Eskola

HIRU MUTIL


Hiru mutil zebiltzen
hiru neskatxakin,
ezkontzeko asmuan
ustez alkarrekin.
Baiña nunbait bilatu
sonbrerodunekin,
orain ez dute nahi
jornaleruakin.

Abestiaren inguruan

Gaia: erronda-kantua.
Bere gainekoak: lagun arteko bazkalosteetan mendiko irteeretan... kantutxo hau abesteko aitzakia bakarra, berau jakitearena besterik ez zegoen.
Berriemaileak: Maria Bengoetxea (Ermua, 1906) eta Miren Areitioaurtena (Ermua, 1921).
Abeslaria: Estibalitz González.
Biltzailea: Estibalitz González.
Grabaketa: Alboka Musika Eskola.
Argazkia: herriko orduko hiru gazte, gorbata eta abarketa zuriekin, pintxo-pintxo jantzita (1933). Ikusi Drogetenitturri 199. zkia.