Alboka Musika Eskola: Argazki bildumak - Albunes de fotos
HIZKUNTZA:

Alboka Musika Eskola

ARRATEKO PIKUAK


Arrateko pikuak
hiru txorten ditxu (2)
Eibarko armeruak
ugarrak jan bitxu!
Ai, ai, ai ugarrak jan bitxu!
Arrateko pikuak
hiru txorten ditxu.
Oraingo neskatillak
daukan arriua (2)
burduntzali zahartxo bat
hiru zulokua!
Ai, ai, ai hiru zulokua!
Oraingo neskatillak
daukan arriua.

Abestiaren inguruan

Gaia: koplak.
Bere gainekoak: kopla sorta askoren estilora, ahapaldiek esanahian loturarik izan ez, baina doinu berarekin kantatzean abesti bakarra osatzen dute. Lehen zatia, Arrateko jaietan ezaguna zen arren, eibartarrek ezezik inguruko herrietakoek ere ikasi eta abesten zuten.
Berriemaileak: Dominga Narbaiza (Eibar, 1900), Maria Bengoetxea (Ermua, 1906) eta Higinia Solozabal (Markina, 1936).
Abeslaria: Estibalitz González.
Aipamenak: Drogetenitturri 40. zkia
Biltzaileak: Fernando Aranberri eta Estibalitz González.
Grabaketa: Alboka Musika Eskola.
Argazkia: Eibarko armaginak, euren eskopeta taillarrean (1915).