Alboka Musika Eskola: Argazki bildumak - Albunes de fotos
HIZKUNTZA:

Alboka Musika Eskola

ASPALDIKO OLENTZERO


Aspaldiko Olentzero,
Olentzero guria (2).
Ikazkile begi gorri,
nun dok Belengo haur hori?
Aspaldiko Olentzero,
Olentzero guria (2).
Ermua barriztutzeko
hemen gatoz gu guztiok.
Aspaldiko Olentzero,
Olentzero guria (2).

Abestiaren inguruan

Gaia: gabonak
Bere gainekoak: Victor Morla abadeak abesbatza bat sortu eta zuzentzeari ekin zion. Herriko Scout taldea, udalekuetako begiraleak... abesbatzako partaide zirelarik, kantu hau erakutsi zien, XVI. mendeko Alemaniako doinu ezagun baten oinarritua eta 70ko hamarkada hasierako urteetan, Olentzero lehen aldiz kalerik kale atera zen haietan, abesti honekin agurtzen zuten. Herritarrek ez diote kantatzeari utzi harrezkeroztik: gaur egunean ere, abenduaren 24 eta 31an, abesbatza herrikoi jendetsuaren ahotik, hainbat gabon kanta ezagunen amaiera gisa berau abesten jarraitzen da.
Berriemailea: kantu herrikoia
Abeslariak: Juan Luis Araiztegi, Mariaje Aranburu, Estibalitz González, Olatz Olaizola, Santi Totorika eta Jose Antonio Unanue.
Aipamenak: Drogetenitturri 97. zkia.
Grabaketa: Alboka Musika Eskola.
Argazkia: Olentzero Ermuko plazan erre zeneko estreineko aldia (1972).