Alboka Musika Eskola: Argazki bildumak - Albunes de fotos
HIZKUNTZA:

Alboka Musika Eskola

KALEKUA


Bazabiz zu “Kalekua”
beti umore onekua
gizon kondiziñokua.
Makiñak saltzen
hortxe zabiltzaz,
kantsaurik asko burua,
irabazitzen dirua
ta engaiñatutzen mundua...
hori da bizimodua!
Juaten zera ferixara,
handik gero “kerizara”,
irabazirikan bada.
Edo bestela etorten zera
noble ta zuzen etxera
ta orduan juaten zera
afaldu barik ohera...
burua freskatutzera!

Abestiaren inguruan

Gaia: erronda kantua
Bere gainekoak: Esteban Bilbaok, okina Erdikokalean, Luis Marzana, Kalekua legez ezaguna zen maixu izandako lagunari idatzi eta abestutako bertsoa. Hor aipatzen den
“keriza” hori Ezkerraneko taberna da. Bene Bilbaori, Estebanen ahizpari, lagunartean kantatzea gustatzen zitzaion berau: gitarra atera eta plin-plin-plin, tonu egokiaren bila beti.“Itxain, tonua etxaon ondo!”esaten omen zien. Belarri fina izan berak, ditxosozko tonu hori ezin ba topatu eta nekatu samar lagunok esaten omen zioten: “Neska, join dauan moduan!”. Tonua zela-eta, bere kuadrila osoak ikasi zuen bertsoa.
Berriemaileak: Bene Bilbao (Ermua,1926) eta Miren Areitioaurtena (Ermua, 1921)
Abeslariak: Estibalitz González.
Aipamenak: Drogetenitturri 42. zkia.
Biltzailea: Estibalitz González.
Grabaketa: Alboka Musika Eskola.
Argazkia: abestiko protagonista Luis Marzana (Ermua,1889) eskuman.