San Juan San Juan bagillianabadiak eta frailliakhasarratu ziran,besterik ez zeben egiten,juan ziran ortura sobratan,sobrian onduan batanahauxe da gure laztana.Sorgiñak erre, lapurrak salduartuak eta garixak ondo bedeinkatu! |
Abestiaren inguruanGaia: San Juan kantuaBere gainekoak: San Juan bezperako su inguruan abestua. Atariko ate buruan jartzen den lore-txorta da aipatzen den sobria: ereinotz, erramu edota lizar adarrak zein sagar eta gerezi arbolenak etxe inguruko loreekin nahaste. Eleizara eraman, bedeinkatu eta oinaztu, sute, gaixotasun eta gainontzeko enparauetatik babesten zuten sinesmena oso zabaldua egon da betidanik. Igartutako aurreko urteko sobriarekin hurrengo urteko sua ixotzen zen.Berriemaileak: Trinidad Totorikaguena (Basauri, 1902) eta Esperanza Urien (Ermua, 1938).Abeslaria: Estibalitz Gonzalez.Aipamenak: Drogetenitturri 92. zkia.Biltzaileak: Fernando Aranberri eta Estibalitz González.Grabaketa: Alboka Musika Eskola.Argazkia: Mallabiko Etxekone baserriko ataian, sobria lotuta (2016). |