Alboka Musika Eskola: Argazki bildumak - Albunes de fotos
HIZKUNTZA:

Alboka Musika Eskola

TARARAIKUKU


Tararai kuku tararai kuku
kantatzen dau arbola gañian,
tararai kuku tararai kuku
aprilla eta maiatzian.
Erromako zubitxik
Andra Mari egunian,
kukua pasau ei zan
kantatzeko ustian.
Baita baimena eskatu
San Pedron aurrian,
baiña ezetz esan eutsan
bertan kantau artian.
Tararai kuku tararai kuku
honek ez dau nahi lanik egitea,
tararai kuku tararai kuku
nahiago du arbolan kantatzia.
Kukuak egin eta amillotx batek jan,
haixe bere kukuan zoritxarra bazan.
Kukua bera ere alper haundi bat zan
txantxangorri gixajuari umia erain otzan.
Tararai kuku tararai kuku
nik ez dot nahi eskolara juatia,
tararai kuku tararai kuku
ez dot nahi ezer ikastia.
Ikaste ez daben umiak
kuku eiten dira,
kukua ez izateko eskolara bira.
Hamen amaitzen dira
kukuan kondairak
ta danok kantatu dagigun
kukuari begira.

Abestiaren inguruan

Gaia: ume-kantua.
Bere gainekoak: Joseba Idigorasek sortu eta musikatutakoa. 1987an bere alaba Miren Begok Euskal Herriko Kantu Txapelketan parte hartu eta Bizkaiko txapeldun geratu zen aitaren abesti honekin.
Berriemailea: Joseba Idigoras (Ermua, 1923).
Abeslaria: Miren Bego Idigoras.
Biltzaileak: Fernando Aranberri eta Estibalitz González.
Grabaketa: Alboka Musika Eskola.
Argazkia: aita-alabak (2008).