Alkate jaunan baimenarekinbakian gera atera,kalerik kale kantuan gatozkarnabal zelebratzera.Urten guztiok balkoietaraarraindunak ikustera,gauza ontxo bat eman leikizulimosneria bazeragauza ontxo bat eman leikizulimosneria bazera. | Asko duenak jamoi eder batedo korda bat txorizo,solomo zati lodi-lodi batasko estimau leikio.Beste guztiak txakur txiki bathori bere ez da prezio,zeuen senarrei tabernarakolehenago eman leikio,zeuen senarrei tabernarakolehenago eman leikio. | Carmen kantuan,Joxepa dantzan,Nikolasaren barriaondo pozikan entzuten gagozbeste kuadrilla guztia.Sebastiana be zortzikuetan,Anitaren komediakez dakit zeiñek pasauko leukekarnabal erdi hobia,ez dakit zeiñek pasauko leukekarnabal erdi hobia. |
Abestiaren inguruanGaia: aratuste-kantua.Bere gainekoak: Eibarko arraindunen abesti hau berriemaileak ama Bernardari ikasi zion. Inauteri batzuetan, koko jantzita eta kalerik kale, eibartar andra taldetxo bat berau kantatuz eta eskean ibili omen zen Eibarren zehar.Berriemailea: Miren Areitioaurtena (Ermua, 1921).Abeslaria: Naroa Onandia.Aipamenak: Eibar Kantuz Kantu 208. orr.Biltzaileak: Fernando Aranberri eta Estibalitz González.Grabaketa: Alboka Musika Eskola.Argazkia: Juli Querido arrain-saltzailea, erosleak atenditzen Ermuko eleiz pareko arkupeetan (1947). Ikusi Drogetenitturri 167. zkia. |