| Katarramixon.Arabakua.Nun izan?Araban.Zer eitxen?Gazta ta ogixa erosten. Nun gorde?Armarixo zaharrian.Txakurrak eta katuak jan…Xapi! Xapi! Xapi! Xapi! |
Abestiaren inguruanGaia: ume-kantua.Bere gainekoak: ume txiki-txikientzat aproposa, etzanda dagoenean laztantzeko eta gozo hartzeko. Eskua zabalik, umearen aurpegitik behin eta berriro maitekiro pasatu, abestuaz batera. “Xapi! Xapi!...” kili-kili egin eta barretxoak eragiteko erabiltzen da, eta noiz esango zain egoten da txikia. Berriemaileak: Agus Agirregomezkorta (Ermua, 1920), Elbire Agirregomezkorta (Ermua, 1926), Agurne Agirregomezkorta (Ermua, 1927) eta Miren Elejondo (Ermua, 1953).Abeslaria: Estibalitz González. Biltzailea: Estibalitz González.Grabaketa: Alboka Musika Eskola. Argazkia: lagun eta lehengusu-lehengusina taldetxoa, tartean kantua etxetik ezagutzen zituztenak (1959). Ikusi Drogetenitturri 277 zk. |