Alboka Musika Eskola: Argazki bildumak - Albunes de fotos
HIZKUNTZA:

Alboka Musika Eskola

ZEZENA DATOR


Zezena dator,
bal-baltza dator,
harrapatzen bazaitxu,
harrapatzen bazaitxu,
bertan-bertan hilgo zaitxu,
bertan-bertan hilgo zaitxu!
Zezena dator arkupetik,
sua dariola adarretik,
trunlara la la, trunlara la la,
Santa Ana kaletik.
La ra la la la la ra la la la
la ra la ra la ra la la la.

Abestiaren inguruan

Gaia: erronda-kantua.
Bere gainekoak: aspalditik datorren eta bazter askotara zabaldutako abesti herrikoia. Ermuar ugariren errepertorio kutunean dago, Zezen egunean kantatzen zutelako eta haren jai usaina gogora ekartzen dielako.
Berriemaileak: Lucre Izagirre (Ermua, 1910), Maria Luisa Urreta (Ermua, 1920) eta Eladia Zubizarreta (Ermua, 1923).
Abeslaria: Estibalitz González.
Biltzaileak: Fernando Aranberri eta Estibalitz González.
Grabaketa: Alboka Musika Eskola.
Argazkia: kantuaren emaile izandako Lucre Izagirreren Felix anaia Acapulcon pilotari jantziarekin zezen bat toreatzen (1932).